top of page
Image by Kaja Sariwating

INFORMAZIO PRAKTIKOA

2024ko ekainaren 22an VIII Ordizia Meeting - Jose Antonio Peña Mitina ospatuko dugu. 2015ean Txindoki - Grupo Jaso Atletismo Taldeko kidea zen Jose Antonio Peñaren oroimenez sortu genuen ekitaldi hau zortzigarren ediziora iritsiko da aurten.

Hasierako espiritu beraz, publikoari kalitatezko atletismoa eskaintzeaizan da Ordizia Meeting-aren helburu nagusia. Era berean, atletentzako proba erakargarri bat izatea lortu dugu.

Jose Antonio Peña

2015eko urtarrilaren 17an hil zen Jose Antonio Peña Lizarraga, Txindoki Atletismo Taldean hainbat urte eman ondoren. Ordizian, gure bailaran, probintzia osoan, Euskal Herrian eta baita Espainia mailan ere atletismoak aurrera jarrai dezan eta atleten formakuntzan lan bikaina egin zuen.

bottom of page