top of page
21160319936_ea521bcbe7_k.jpg

HISTORIA

​Hasierako espiritu beraz, publikoari kalitatezko atletismoa eskaintzea izan da Ordizia Meeting-aren helburu nagusia. Era berean, atletentzako proba erakargarri bat izatea lortu dugu.

​

JOSE ANTONIO PEÑA

​

2015eko urtarrilaren 17an hil zen Jose Antonio Peña Lizarraga, Txindoki Atletismo Taldean hainbat urte eman ondoren. Ordizian, gure bailaran, probintzia osoan, Euskal Herrian eta baita Espainia mailan ere atletismoak aurrera jarrai dezan eta atleten formakuntzan lan bikaina egin zuen.

Peña_edited.png

2025eko uztailaren 5ean IX. Ordizia Meeting - Jose Antonio Peña Nazioarteko Mitina ospatuko dugu. 2015ean Txindoki - Grupo Jaso Atletismo Taldeko kidea zen Jose Antonio Peñaren oroimenez sortu genuen ekitaldi hau bederatzigarren ediziora iritsiko da aurten. ​

80ko hamarkadaren erdialdean Ordiziako atletismo klubeko entrenatzaile bezala hasi zen, eta 30 urtetan zehar denetariko zereginak izan zituen klubean. Haren ondoan aritu ziren Alazne Furundarena, Iker Sukia, Odei López… eta baita beste hamaika atleta ere.

​

Espainia mailako atletismo epaile izan zen eta karguak izan zituen Euskadiko eta Gipuzkoako atletismo federazioetan, eta harreman estuak izan zituen estatu mailako atletismoa kudeatzen zutenekin. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten 2007an urteetan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik. Zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea.​

​

HAZKUNDEA

​

Lehen ediziotik haziz joan da Ordizia Meeting-a. Hasiera-hasiratik RFEAren egutegiaren barne kokatu zen eta 2022tik World Athleticsen Continental Tour Challenger kategoria barruan egon da. 2025eko edizioan urrats bat gehiago emango dugu eta World Athletics Continental Tour Bronze kategorian izango da.​

2023ko edizioan Euskal Herriko atletismo mitin onena izatea lortu genuen, Espainia mailako seigarrena eta munduko 121.a:

1. 33 Madrid, 86030 pt

2. 56 Huelva, 83254 pt
3. 75 Castellón, 81466 pt
4. 90 Barcelona 80522 pt
5. 92 Andújar, 80432 pt
6. 121 Ordizia, 78599 pt
7. 189 Salamanca, 76598 pt
8. 195 Bilbao 76313 pt
9. 215 Málaga, 75609 pt
10. 228 Granada, 75251 pt
11. 249 Pamplona, 74578 pt
12. 259 Nerja, 74302 pt

GENERO IKUSPEGIA

​

Azken edizioan 227 atleta federatu izan genituen lehian. Gizon eta emakumeen kopurua oso antzekoa izan zen.​​​​​​​​​​

chart.png

EMAKUMEAK

GIZONAK

%44

%56

ATLETEN JATORRIA

 

Euskal atletak gehiengoa izan baziren ere, Espainiako txoko ia guztietatik etorri ziren atletak, nagusiki Gaztela eta Leon, Katalunia eta Madrildik.

57 Gipuzkoa
24 Nafarroa
20 Bizkaia
17 Gaztela eta Leon
12 Katalunia

10 Madril

8 Aragoi

7 Araba

5 Asturias

4 Andaluzia

3 Errioxa

3 Valentzia

2 Kantabria

2 Gaztela-Mantxa

1 Balearrak

Espainiako mapa 2024.png

Atzerritarrei dagokienez 27 herrialde ezberdinetako 52 atleta atzerritar izan genituen, bai Europa zein beste kontinenteetatik etorriak. Atleta guztien %23a suposatu zuen honek.

chart (2).png

ESPAINIA

ATZERRIA

%77

%23

Europako herrialdeetatik etorri zen atzerritar kopuru handiena, baina Hego Amerika, Ipar Amerika, Afrika, Asia eta Ozeaniako atletak ere izan ziren.

175 Espainia
7 Erresuma Batua
5 Maroko
5 Australia
4 Txile
4 Irlanda
4 Frantzia
2 Mexiko
2 Turkia

2 Italia
1 Kolonbia
1 Puerto Rico
1 Portugal
1 Bosnia-Herzegovina

1 Kenia
1 Eritrea
1 Herbehereak
1 Norvegia

1 Burundi

1 Uganda

1 Algeria

1 Libano

1 Estonia

1 Kuba

1 Argentina

1 Kroazia

1 Suezia

Munduko mapa 2024.png
bottom of page